Herria Normalizados injekzio, dekoletaje eta estanpazioko molde eta matrizeetarako elementu normalizatuak banatzen ditu.
?

Tradizioa, esperientzia eta kalitatea

Sei hamarkadatik gora eman dugu molde eta matrizeetarako elementu normalizatuak banatzen

Herria Normalizados Rabourdin, Hidrostock, Dayton puntzoi, Magafor eta Euromac erreminten banatzaile ofiziala da

Molde eta matrizeetarako elementu normalizatuak

Herrian, molde eta matrizeetarako osagai normalizatuak merkaturatzen ditugu. Gure espezialitatea injekzio, dekoletaje eta estanpazioko moldeetarako elementu estandarrak hornitzea da. Arlo honetako 60 urtetik gorako eskarmentua da gure berme onena.

Produktuen kalitatearekiko konpromisoa dugu ezin besteko printzipioa, mundu osoko marka nagusiekin bakarrik lan egiten dugu, lehengaia, fabrikazio-prozesua eta bukatutako produktuaren kontrola bermatu ahal izateko.

Moldeetarako normalizatuak

Produktu hauexen banatzaile ofizialak gara duela 50 urtetik gora:

Gainera, badugu metal gogorrezko gure fresa gama bat, prezio ezin hobean.

Rabourdin

Arloko gure jarduera “Rabourdin” produktuaren banaketari lotuta dago, Frantzian fabrikatutakoa. Marka horrek 90 urte eman ditu moldeetarako normalizatuak fabrikatzen, eta bere produktuen kalitatea egunetik egunera ari da hobetzen, azken urteotan merkatua inbaditu duten fidagarritasun eskaseko elementuen bidegabeko sarrerari aurre egiteko; Rabourdin egozkailuak dira bikaintasunaren adibide onena, asiar lehiakideen aldean.

Bere produktu izarra nabarmendu nahi dugu: “1021 erreferentziako tope-torlojua”, gure biltegitik berehala hornitu diezazukeguna. Rabourdinek eutsi egiten dio bere zutabe eta zorroen gama klasikoari, baina produktu tekniko berriak sartzeko lanean ere jarraitzen du. Azken urteotan, ikusi dugu haren katalogoa zabaldu egin duela, haren linea osatzen duten artikuluak gehituz, hargatik haien kalitate maila jaitsi gabe.

Gainera, garrantzizkoa da ere nabarmentzea guk ordezkatzen dugun konpainiak moldeen produktibitatea hobetzeko azaldu duen kezka: tratamendu bakarrak eta esklusiboak garatu ditu, elementu normalizatuei aplikatuta haien iraunaldia luzatzen dutenak eta, gainera, eragotzi egiten dute moldearen produkzioa gelditu behar izatea. Ondorioz, aurrezpen oso handia da injektatzailearentzat.

Herria Normalizados da Rabourdinen Espainiarako banatzaile ofiziala

Rabourdinen neurriko markak bermatu egiten du merkaturatzen dugun produktua, beti kalitateari begira. Gure izena eta Rabourdin markari uztartutako ibilbidea dira arlo honetan gu lehiakor izaten jarraitzearen arrazoia.

Rabourdinen kamera beroak dira kalitate-prezioa erlazioarengatik nabarmentzen den beste produktu bat, eta oso produktu teknikoa da, Rabourdinek arreta bereziaz zaintzen baitu.