Herria Normalizados injekzio, dekoletaje eta estanpazioko molde eta matrizeetarako elementu normalizatuak banatzen ditu.
?

Osagai normalizatuak

Beti marka nagusiekin lan egiten dugu, goi-gamako osagai bat zuri eskaintzeko. Herrian, hamarkadak daramagu osagai normalizatuekin lanean, dela moldeetarako, dela matrize eta trokeletarako.

Elementu normalizatuak zerbitzatu ez ezik, zure eskueran jartzen dugu gure bulego teknikoa, eta hark uneoro emango dizkizu aholkuak zure enpresarentzako soluzio onenei buruz. Zer behar duzu?

35.000 pieza normalizatu baino gehiago ditugu gure biltegian prest eskuratzeko, hasi tope-torloju, egozkailu, zutabe, zorro eta abarren izakin multzo zabal batetik eta fabrikazio, leunketa eta garraiorako beharrezko erreminta lagungarrietaraino.

Dayton DIN9861 eta DIN8020k fabrikatutako ISO puntzoiak

Matrizeak

Kalitatezko puntzoien bila? Herrian, Daytonek Frantziako bere sukurtsalean fabrikatutako gure ISO puntzoiak eskaintzen dizkizugu; hornitu diezazukegu hala DIN9861ak nola DIN8020ak, 1 mm-tik 20 mm-rakoak, hamarrenez hamarren.

2 altzairu-nolakotasun baliatzen ditugu, piezak batere arazorik gabe landu eta aldatzeko: MECA - MJ INDUSTRIES - DAYTONek gurekin elkartuta egin dute aurrera beren industria-hazkundean; haien lan egiteko modua ezagutzen badugu, zertarako aldatu?

HIDROSTOCK zilindroak

HIDROSTOCK markaren iparraldeko banatzaileak gara; konpainia horrek ekipoak, osagarriak eta pneumatikoen zein olio-hidraulikoen ordezko piezak merkaturatzen ditu 1977tik. Aldi luze horretako haren helburu nagusia izan da gure bezero guztiei kalitatezko eta bermedun produktu eta zerbitzu bat eskaintzea, erakundearen alderdi guztiak pixkanaka eta etengabe hobetzean oinarrituz. Hobekuntza horren fruitu, ISO 9001:2008 Kalitate Ziurtagiria lortu dute. Egunez egun, erakundeko pertsona guztien ahalegina da gure bezeroak gogobetetzea eta pixkanaka fidelizatzea, kalitate goreneko produktu baten eskaintzari esker.

Hidrostock-ek fabrikatutako ekipo, osagarri eta ordezko pieza pneumatiko eta olio-hidraulikoak.